Liga Vasca 2018-19

Jornada 28

Anaitasunak ederki zigortu zituen Barakaldoren hutsak merituzko garaipena lortzeko

16 de Abril de 2019

 

Cantera Deportiva

 

Los errores en la primera mitad hundieron al Barakaldo que pese al 2-4 jugó un buen encuentro. El Anaitasuna marcó después de que Paula no pudiera blocar una falta. La reacción llegó con el 1-1 de Aitana con una vaselina. Pero otro fallo trajo el 1-2. Casi sin tiempo, una carambola con el balón rebotando en la árbitra trajo el 1-3. Y aún antes de irse a los vestuarios las foráneas acertaron tras un mal despeje. En el segundo tiempo las fabriles atacaron con fe pero sólo pudieron acertar con un gol olímpico de Laura.

 

anaitasuna.eus 

 

Anaitasunak garaipena lortu du Barakaldoko La Siebe zelaian. Liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan da Emakumezkoen Euskal Liga, eta azken bost jardunaldietan lortu gabe zen garaipena lortu zuten. Taldea oso eraginkor aritu zen lehen zatian, eta lau aldiz zulatu zuen bizkaitarren atea. Barakaldok kolpatuta amaitu zuen lehen zatia, eta gorrixek ez zieten bigarren zatian neurketan sartzeko aukerarik eman. Anaitasunak kontraerasoan gol gehiago egiteko aukerak izan zituen bigarren zatian, baina azken metroetan ez zituzten erabaki onak hartu.

 

Otsailaren 24an Hernaniren aurka lortutako azken garaipenaz geroztik irabazi gabe zen taldea, baina neskek denboraldia amaitzeko presarik ez dutela erakutsi zuten zapatuan Barakaldo seigarren sailkatuaren aurka. Barakaldok Anaitasunaren zelaian hasi zuen neurketa eta hasieran pixkat sufritu zuten gureek. Ausart aritu ziren neskak, intentsitate handiarekin. Lehen gola, gainera, gure neskek lortu zuten Maria Juaristiren eskutik. 14. minutuan, Ainhoa Galarragak ezker aldetik areara erdiratutako faltan Mariak Barakaldoko atezainak utzitako aldaratzea baliatu zuen bigarren zutoinean baloiari bultzatu eta gola egiteko. Minutu batera, ordea, Barakaldok berdinketaren gola lortu zuen. Gureek atzeko lerroan erakutsitako zalantza baliatu, baloia irabazi eta Miren Odriozola atezainaren gainetik egindako jaurtiketan lortu zuten gola barakaldotarrek.

 

Handik aurrera Anaitasunak bere festa propioa hasi zuen. 36. minuturako markagailuak bat eta laukoa erakusten zuen. 23. minutuan lortu zuten gorrixek bigarren aldiz aurrea hartzea. Maiderr Badiolak Barakaldoko atezainari baloia ostu zion area barruan eta atea hutsean zuela bigarrena egin zuen. 33. minutuan, bestalde, Leire Ucinek egin zuen gola. Etxekoek area ertzean arriskua urrundu, baloiak epailearen oinetan jo eta Leire Ucinen oinetara erori zen. Ucinek zetorkion moduan jaurti zuen eta atezainaren gainetik gol dotorea lortu zuen bat eta hirukoa egiteko. 36. minutuan, azkenik, Anaitasunaren laugarren gola. Maider Badiola ateainaren urruntze txarra harrapatu zuen area ertzetik metro gutxira, eta jaurtiketa zuzena eginda sareetara bidali zuen baloia.

 

Bigarren zatian, neskek ez zieten aukera apurrik eman Barakaldoko neskei. Barakaldok neurketa amaitzeko hogei minuturen faltan lortu zuen bi eta laukoa, baina ez zen gehiago markagailua estutzeko gai izan. Aurrez langara bidalitako baloi bat ere izan zuten etxekoek. Oro har, ordea, neskek segurtasun handia erakutsi zuten defentsa lanean La Siebe zelaian. Espazioak itxi eta aldekoa zuen abantaila eta atea ondo defendatu zituzten, gero kontraerasora irteteko. Horretarako bidea izan zuen Anaitasunak eta behin baino gehiagotan areara iritsi ziren. Halere, ez zituzten azken metroetan erabaki onak hartu eta ez zuten lortu abantaila handitzerik.

 

Irribarreak ateratzeko hiru puntu batu zituzten, beraz, neskek Barakaldon. Ligak Aste Santuetako etenaldia izango duen arren, amaitzeko bi jardunaldi gelditzen zaizkie neskei. Apirilaren 28an Leioako Emakumeak sailkapeneko hirugarren sailkatua hartuko dute etxeko azken partidan. Neurketa Txerloian jokatuko dute neskek. Amaitu, berriz, Zarauzko Asti zelaian amaituko dute gorrixek.

 

Barakaldo: Paula, Ruth, Olaia, Ane, Irati, Irune, Laura, Maialen (Mondelo 65'), Marina, Aitana eta Nerea.

 

Anaitasuna: Miren, Julene, Libe, Zihara, Irantzu, Ainhoa, Ane, María Juaristi, Leire Ucin, Eneritz Jauregi eta Maider. Aulkian: Oihana, Maria Santizo, Ania, Maialen, Zabala, Josune eta Aretha.

 

Golak: 0-1 (14') Maria Juaristi, 1-1 (15') Aitana, 1-2 (23') Maider, 1-3 (33') Leire Ucín, 1-4 (36') Maider, 2-4 (71') Laura.