Liga Vasca 2018-19

Jornada 27

Pauldarrak Anaitasuna baino hobea izan zen eta hiru puntuak poltsikoratu zituen

02 de Abril de 2019

 

Cantera Deportiva

 

La escuadra de Serralta dominó el juego y creó ocasiones. A la media hora Vicente remató un saque de esquina y la pelota entró tras rozar en una defensa. Pudo caer el 2-0, pero justo antes del descanso las foráneas empataron en una jugada de estrategia. En la segunda mitad las locales volvieron a la carga y a los cinco minutos Arrate recibió con la izquierda y, tras un recorte, colocó la pelota con la derecha lejos del alcance de la portera. El Pauldarrak mantuvo el control y en el 75' Miranda robó en campo rival y tras deshacerse de su par marcó por alto.

 

CD Anaitasuna

 

Euskal Ligako neskek galdu egin zuten Barakaldoko Serralta zelaian. Herenegun, igandea, jokatu zuten Pauldarrak taldearen Serralta zelaian, eta ez zuten euren futbola egiteko espaziorik aurkitu gure neskek. Estu hartu zituzten gure neskak bizkaitarrek eta bigarren zatian hautsi zuten markagailuko oreka. Jokoan gehiago izan zen Pauldarrak, eta gureek bi gol inozo jasota, punturik gabe itzuli behar izan zuten Azkoitira. 

 

Euskal Ligako neskak astun aritu ziren Barakaldoko Serralta zelaian. Etxekoek beste erritmo bat erakutsi zuten hasieratik, eta jokoaren ekimena ere eurena izan zen. Eutsi nahi dioten laugarren postuari eusteko grina erakutsi zuen hasieratik talde bizkaitarrak, eta Anaitasuna bere zelaian sartu zen hasiera-hasieratik. Joko azkarra eta zuzena eginez, neskek defentsa lana erakutsi behar izan zuten minuturik gehienetan, oso-oso gutxitan zapaldu baitzuten bizkaitarren zelaia. Ideiarik gabe eta motel aritu ziren neskak, eta baloia hartutakoak ere ez zuten irteera argirik aurkitu.

 

Dozena erdi korner arriskutsu atera ondoren, 31. minutuko korner erdiraketan lortu zuen Pauldarrak taldeak bat eta hutsekoa egitea. Lehen zutoinera erdiratu zuten baloia, eta etxekoek gureei aurrea hartuta, Oihanak defendatzen zuen atearen barruan amaitu zuen baloiak. Erasoko jokalariek mugimendu gutxi erakutsi zuten lehen erdian, baina hegaletara eroritakoan Pauldarrak taldeari min egitea lortu zuten, bereziki Maider Badiolaren eta Maria Juaristiren bitartez. Geldikako jokaldietan ere arriskua sortu zuten gorrixek, eta atsedenaldira iritsi aurreko azken jokaldian Maider Badiolak banakoa egitea lortu zuen. Ainhoa Galarragak zelai erdiaren paretik areara zintzilikatutako faltan, Maiderrek aurrea hartu zien areako jokalari guztiei eta bere burukadak sareetan amaitu zuen. Ezer gutxi erakutsita eta gehiegi merezi gabe, Anaitasuna neurketan zen, bizirik.

 

Atsedenalditik bueltan, ordea, segituan lausotu ziren Anaitasunaren asmoak. 47. minutuan, gure neskek gaizki defendatutako jokaldi inozo batean etxekoek berriz ere aurrea hartu zuten markagailuan. Baloiari bizkarra eman zioten gure neskek, etxekoek jokaldia ondo jarraitu zuten, eta ez zuten barkatu Oihanaren aurkakoan. Anaitasuna zuzen jokatzen hasi zen, baloi luzeen bitartez Ane Juaristi eta Maider Badiola aurkitu nahian. Neskek, ordea, arrisku gutxi sortu zuten Pauldarraken arean. Halaber, etxekoek lortu zuten hirugarren gola, 71. minutuan. Zelai erdian gureei presioa eginda, baloiak bi errebote egin eta jokalari bizkaitar baten oinetan erori zen; arearaino bakarrik sartu zen, eta Oihanaren aurrean gelditu zenean, ez zuten barkatu aukera.

 

Anaitasuna ez zen aurkariari min egiteko gai izan, eta etxekoek laugarren gol bat egiteko aukeraren bat izan zuten arren, hiru eta batekoarekin amaitutzat eman zuen neurketa epaileak. Datorren asteburuan atsedena izango dute Gorka Zubizarretaren neskek, baina hurrengoan berriz ere Barakaldora itzuliko dira neskak, Barakaldo taldearen aurka jokatzeko. Hiru neurketa gelditzen zaizkie gorrixei denboraldia amaitzeko, eta urtea garaipenekin amaitu nahi dute. Lehena Barakaldon lortzen ahaleginduko dira.

 

Pauldarrak: Ana, Mayara (Elordui 80'), Martín, Cuñado, Briones, Naia, Joane, Miranda (Naroa 77'), Vicente (Noa 67'), Arrate (Irantzu 60'), eta Iraide (Nerea 70').

 

Anaitasuna: Oihana, Intza, Ainhoa, Enara, Irantzu, Zihara, María Juaristi, Ane, Nagore, Eneritz G, eta Maider. Aulkian: Miren, Libe, Ania, Maialen, Eneritz J, Zabala eta Leire.

 

Golak: 1-0 (31') María Vicente, 1-1 (45') Maider, 2-1 (47') Arrate, 3-1 (71') Miranda.