Liga Vasca 2018-19

Jornada 18

Anaitasunak jeitsiera geroz ta urrutiago ikusten du Elorriori partida irauli eta gero

Argazkia: Joakin Sudupe
Argazkia: Joakin Sudupe

2018ko urtarrilaren 21a - cdanaitasuna.eus

 

Neskek Elorrio arerio zuzena gainditzea lortu zute atzo, zapatua, Txerloian. Lehen zatian bizkaitarrek aurrea hartzea lortu bazuten ere, Anaitasunak bigarren zatian gaitasun handiak erakutsi zituen, eta maila ona emanez lortu zuen garaipena. Neurketa osotasunean hartuta, Anaitasuna hobetze bidean dela ikusi zen, eta jaitsiera postuetatik urrun lehiatu nahi duela erakutsi zuen.

 

Neskek on bidean jarraitzen dute. Elorrio arerio zuzenaren aurka garaipen garrantzitsua lortu zuten gureek eta jaitsiera postua gero eta urrunago ikusten du orain taldeak. Lehen zatian fintasuna falta izan zitzaion taldeari. Berreskuratutako baloiei etekin gutxi atera zien bi taldeek, eta oso aukera gutxi ikusi ziren. Zuzenegi aritu zen taldea eta joko gutxi erakutsi zuen. Ordu erdia bete zenean, gainera, Elorriok aurrea hartzea lortu zuen alboko sake baten egindako jokaldi batean.

 

Bigarren zatian beste Anaitasuna bat ikusi zen. Inertziaz eta Anaitasunak bultza egin zuelako, pixkanaka-pixkanaka Elorrio bere zelaian sartzen joan zen. Jokoa gehiago landu zuen taldeak, entrenatzaileek eskatzen dutena egin zuten eta bizkaitarren zelaian berreskuratutako baloiei etekin bikaina atera zien. Ainhoa Galarragak, penaltiz, 71. minutuan eta Irantzu Albizurik, eskuinez, 75. minutuan, lortu zituzten gorrixen bi golak. Denbora gutxian lortu zuten neurketa iraultzea, eta ondoren, egin beharrekoa ondo egin zuten neskek. Defenditzen ondo aritu ziren neskak eta ez zuten sufritu ere egin amaieran.