Liga Vasca 2018-19

Jornada 13

Joko ona egin arren, Anaitasunak Barakaldoren aurka galdu zuen

Foto: Javi Urola
Foto: Javi Urola

2018ko abenduaren 4a - cdanaitasuna.eus

 

Neskek ez dute Barakaldo baino gutxiago direnik erakutsi, baina hutsak garesti ordaintzen jarraitzen dute gorrixek. Hirugarren minutuan eta hemezortzigarren minutuetan jaso dituzte golak gureek. Gure atzelarien bizkarrera iritsitako baloietatik egin dituzte golak bizkaitarrek.

 

Ondoren, gogotik bota behar izan dute izerdia neskek markagailuko bizkaitarren errenta pixkanaka murrizteko, baina aurrean Barakaldo gogor bat aurkitu dute. Anaitasunak itxura txukuna eman du huts eta bikoaren ondoren, eta 43. minutuan Irantzu Albizurik egindako golak bizitu egin du taldea. Aurreko jokaldian, ordea, partida erdi-erabakitzear izan da Barakaldoko taldea. Baloia langara bidali dute bisitariek; jaurtiketa horren aldaratzetik kontraerasoan bizi irtenda lortu dute gola gorrixek.

 

Atsedenalditik gogotsu irten dira gero Gorka Zubizarretaren neskak, eta Barakaldok bere zelaian pasa ditu minutu gehienak. Taldeak gehien merezi zuenean, ordea, Barakaldok beste bi gol egin ditu, 73. eta 77. minutuetan. Lehena kontraeraso batean irtenda lortu dute, eta bigarrena korner erdiraketa bat bigarren zutoinean buruz barrura bidalita.

 

Emaitza horrekin Anaitasunak arriskuak hartu ditu, eta aurrera egin du guztiarekin. Epaileak, gainera, Barakaldoko jokalari bat egotzi du area barruan gureei penaltia egiteagatik. Aurrez zuen txartel horiari bigarrena gehitu dio epaileak, eta kalera bidali du. 85. minutuan, Irantzu Albizurik hartu du penaltia jaurtitzeko ardura, eta ez du hutsik egin jaurtiekta erdira botata. Luzapenean sartzear, berriz, bigarren penalti bat izan dute neskek. Irantzuk hartu du ardura bigarrenean ere, baina atezainak gelditu du baloia.

 

Amaieran, bi eta lau Barakaldoren alde. Neurketa txukuna egin arren, hutsek punturik gabe utzi dute gaurkoan ere Anaitasuna. Datorren astean ostegunez arituko dira neskak. Leioako Emakumeak taldearen aurka jokatuko dute Leioako Sarriena zelaian. 18:00etan hasiko da neurketa.

 

Golak: 0-1 Nerea, 0-2 Nerea, 1-2 Irantzu, 1-3 Aitana, 1-4 Irune, 2-4 Irantzu.